Interpretazioak
• Aldi bereko interpretazioa.
Erabilgarria da, bai biltzar handietarako, bai eta entzule gutxi dituzten bilera informaletarako ere. Interpreteak denbora errealean itzultzen du, mikrofono baten bidez, eta entzuleek entzungailuen bidez entzuten dute. Ez dago etenik, eta, berehalakoa denez, hizkuntza aldetik ez da hain zehatza.
• Esan osteko interpretazioa.
Hizlariak etenak egiten ditu interpreteak aukera izan dezan itzultzeko, eta ez da berriro hitz egiten hasten interpreteak amaitu arte. Bakoitzak ez ditu 10 edo 15 minutu baino gehiago egiten. Horrenbestez, interpreteak badaki hizlariaren doinua eta mezuaren testuingurua zein den eta itzulpen zehatzagoa egin dezake.
• Lotura-interpretazioa.
Aurreko bietan hartzaileak ez du erantzuten. Mota honetan, ordea, elkarrizketa dago bi aldeen artean. Ezin hobea da merkataritzako negoziazioetarako. Ez da gailu berezirik behar.
Zure esku jarriko ditugu interprete espezialistak, bitartekari izan daitezen igorlearen eta hartzailearen artean eta, hartara, hizkuntza ez izateko oztopo.
Interprete bat edo gehiago eskatzen duen edozein jardueratan aritzen ahal gara (negozio bilerak, bisitak enpresetara, txostenak, mintegiak, hitzaldiak, epaiketak...).
Laguntzailea behar baduzu bezeroekin komunikatzeko, eskatu. Hizkuntza ez dadila eragozpen izan bertakoekin eta kanpokoekin komunikatzeko.
Egindako lanak